Gonbidapenak


       IL hiztegitxoak                                    

  • IL txokoan eskaintzen diren hiztegitxoak (zerrendak) egiteko asmorik izanez gero, laguntza eskaintzen dugu. Alegia, eleberri bat lantzeko horren Hiztegitxoa egiteko gogoa izanez gero, datu-base formatuan zerrenda funtzionala bihurtzeko —nahi bezala ordena daitekeena, azterketa eredu ugari egiteko aukera ematen duena…—, webgune honetara egin daiteke eskaria. 

    Horretarako, aski da materiala testu arrunt moduan
     bidaltzea —word edo antzekoren batean egina—. Arretaz jasoko ditugu bilduma handitzeko lan berriak; eta beti ere .pdf hiztegi zerrendatxoan egileen erreferentziak jartzen dira (ezaugarriak botoia). 


       IL lanak                                                  

  • IL txokoa-n ikasleek eginiko iruzkin lanak ere badaude, obra bakoitzaren fitxan, pdf formatuan.
    IL Gida erabilita egin dira, baina antzeko ereduren batekin ere egin daitezke.

    Bada, obraren baten lana (mailakoa) webgune honetan plazaratu eta partekatzeko gogorik izanez gero, bidali hona.

    Pdf dokumentuan datuak jartzen ditugu, azalean eta ezaugarriak botoian: Egile izena(k) · Ikastetxea · Urtea


       Aditzak                                                  

  • Ariketa interaktibo ugari eskaintzeko lanean ari gara, gure ikastetxeetan-eta oso erabiliak izaten direlako. Horregatik, hain zuzen, pentsatzen dugu material erabilgarri asko izango dela batean bestean, irakasle saiatuek urteetan eraikiak.

    Bada, webgune honen bidez partekatzeko borondaterik izanez gero, hona bidal daitezke. Baliagarriak ariketa digital bihurtuko ditugu, eta eraikitzaile(ar)en autoretza agerian ipiniko dugu probaren buruan, hasieran. 


       Zeure ariketa digitalak                           

  • Ez baduzu ibili nahi ariketa digitalak egiteko aplikazioak-eta ikasten, baina gogoa baduzu inprimatuta erabiltzen dituzun batzuk molde digitalean jartzeko… 

    Geuk moldatuko dizkizugu eta kodeak zeuri eman. Sarean geratuko dira, zeuretzat bakarrik, nahi duzunean hartzeko eta erabiltzeko.

    Horrelako hainbat moldatu ditugu, bestelako gai eta interesetarako.
    Eta ziberrespazioan daude, egileen eta lankideen esku.

    Adibidez, hurrengoa elkarlan bat da: 
    https://www.bookwidgets.com/play/2B6HG7

    Worden-edo idatzita, nahikoa da. 

 

      Kontaktua